Garcia de Eulate bederatzigarrena Valtierran

Guaixe 2015eko irailaren 29a

Garcia de Eulate, Arbizuko Duatloian.

Iñigo Sevillanok irabazi zuen proba

Asteburuan III. Valtierrako Duatloia jokatu zen. Iñigo Sevillanok irabazi zuen proba (1:02:07). Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate 9.a sailkatu zen (1:05:39). Gainontzeko sakandarrek ere lan ederra egin zuten. Francisco Javier Gomez 15.a sailkatu zen (1:07:17), Juan Luis Maiza 21.a (1:08:41), Iñigo Maiza 28.a (1:10:40) eta Juan Carlos Gomez 45.a (1:13:55).

Azurmendi Ondarroan
Asteburuan Ondarroako XX. Triatloia jokatu zen (1,5 km igerian, 35,5 km bizikletan eta 10,2 km korrikan). Pello Osoro (1:57:02) gailendu zen. Sakana Triatloi Taldeko Juantxo Azurmendi 160.a sailkatu zen (2:44:14).