Sakanako Mankomunitateak Sakanako XV. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia antolatu du urriaren 24rako, Urdiainen. Lasterketa Sakanako Kopa-Lasa Kirolak Sarirako puntuagarria izango da. 6,9 km-ko lasterketa izango da, azaroaren 8an jokatuko den Behobia-Donostia prestatzeko proba polita. Aurretik kategoria txikiko probak jokatuko dira.
Izena ematea orain, merkeago
Izena ematea zabalik dago www.kirolprobak.com web orrian. Proba nagusiaren kasuan, urriaren 16a baino lehen izena ematen dutenek merkeago izango dute inskripzioa (txip horia dutenek 6 euro eta alokairuzko txip zuria dutenek 7 euro). Urriaren 16tik 23ko 21:00ak arte egiten dutenek, ordea, garestiago izango dute (txip horia dutenek 10 euro eta alokairuzko txip zuria dutenek 11 euro). Azkenik, probaren egunean bertan izena ematen dutenen kasuan –udaletxean, 15:30etik 17:30era–, txip horia dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta alokairuzko txip txuria dutenek 13 euro.
Gazteek eta kadeteek ez dute ordaindu beharko. Izena ematea aurretik egin dezakete www.kirolprobak.com web gunean edo, bestela, egunean bertan. Eta kategoria txikikoen kasuan, aurrebenjaminek, benjaminek, kimuek eta haur mailakoek egunean bertan eman beharko dute izena, dohainik.