Santutegiak erakarritako jendetza

Guaixe 2015ko urr. 1a, 09:48
Jende ugarik gurtu zuen Aralarko aingerua. Argazkiak: Nerea Mazkiaran.

San Migel egunez, herenegun, makina bat pertsona elkartu zen Aralarko santutegian. Goiz-goizetik egon zen fededunen joan-etorria, lehen meza 9:00etan izan baitzen. Eguerdi partera bitartean beste hiru elizkizun izan ziren. Bai horietan nola arratsaldekoan fededunek aingeruaren irudia gurtzeko aukera izan zuten. Goizez ere hainbat izan ziren aitorlekuetatik pasa zirenak. Meza nagusian, beste fededun baten moduan, Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Ana Herrera kultura, kirol eta gazteria kontseilaria izan ziren. Askok agurtu zuten Barkos. Estreinako aldia da San Migel egunez lehendakari bat santutegian izan dela.