Garapen Agentziak bi praktika eskaintza egin ditu

Guaixe 2015ko urr. 1a, 10:51

Komunikazio arloan eta industria guneei buruzko informazio bilketan ariko lirateke.

Sakanako Garapen Agentziak (SGA) erakundean praktiketan aritzeko bi eskaintza egin ditu. Lehenak Sakana munduan izena du eta SGAren komunikazio arloan praktikak egitean datza. Hartan ariko litzatekeen pertsonak komunikazio instituzionala eta kultural-turistikoa kudeatuko luke, komunikazio erregistro eta medio ezberdinekin jarduteko aukera izanik. Praktika horiek egin nahi dituenak kazetaritza eta komunikazio arloetan interesa izan behar du, elebiduna izan behar du eta sare sozialen erabilera ezagutu behar du.

Bigarren praktika SGAko Industria eta Energia sailean eginen da. Sakanako industrialdeak, azpiegitura eta espezializazio adimentsurako aukerak lantzen. Horretarako, Geografia Informazio Sistemen bidez, sare industrialaren informazio bilketa eta analisia egin beharko du. Interesatuek enpresen kudeaketa, ingenieritza industriala edo soziologia ikasketak eta elebiduna izatea lehenetsiko dute. Praktikak egiteko baldintzei dagokienez, ordutegi malgua, praktiketako jarduna ikaslearen behar eta interesetara moldatuko da eta ordaindu gabekoak izanen dira (adostutako gastuak ezik).

Harremanetarako
imanterola@sakanagaratzen.com