Liburutegiek erabiltzaileen iritzia jakin nahi dute

Guaixe 2015ko urr. 3a, 08:55

Nafarroako liburutegi sareak pertsonei eta gizarteari orokorrean egiten dioten ekarpena jakiteko ikerketa handia egiten ari da. Liburutegien zerbitzuen onuren eta balioa jakin dute. Horretarako, ebidentzietan oinarritutako datuak nahi dituzte. Horregatik, liburutegietako erabiltzaileak inkesta betetzera gonbidatu dituzte.

Murrizketa eta gastua lehenesteko garaia hauetan liburutegietarako baliabideak zertara bideratzen eta zein emaitza lortzen diren erakutsi nahi da. Horretarako estatistika datuak, aipatu inkestak, erabiltzaile ez direnei egindako elkarrizketak, profesionalekin egindako bilerak eta besterekin osatuko da ikerketa. Emaitzen berri urte akaberan emanen dute.