Etxarrik eta Lagun Arteak garaipen potoloak lortu zituzten

Guaixe 2015ko urr. 5a, 09:12
Lagunek 5 eta 1 irabazi zion Burladesi.

Preferente maila. 1 multzoa. 4. jardunaldia: Etxarri Aranatz 4 – Bidezarra 0 / Lagun Artea 5 – Burlades B 1

Asteburukoa jardunaldi borobila izan da preferente mailan dabiltzan gure taldeendako. Etxarri Aranatz taldeko jokalariek bikain ospatu zituzten herriko feriak, Bidezarra liderrari 4 eta 0 irabazi eta gero. Etxarri Aranatzek liderrari airea hartzen ere ez zion utzi. Baloiaren jabetza izan zuten etxarriarrek, eta beraienak izan ziren gol jokaldi aipagarrienak. 15 minututan Xabatek, Unaik eta Mikelek egindako golekin 0 eta 3 aurreratu ziren etxarriarrak. 35. minutuan Xabatek laugarrena sartu zuen eta horrela iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian joera berdinak jarraitu zuen, Etxarrik jarraitu zuen agintzen, baina ez zuten Bidezarraren atea gehiago gainditu. Horrela,4 eta 0 irabazita despeditu zen partida, giro bikainean.

Lakuntzan ere berri onak izan zituzten. 17. minuturako 2 eta 0 aurreratu ziren Lagun Arteako mutilak, Anderrek eta Enekok sartutako golei esker. Lagunek dominatzen zuen, baina 39. minutuan lakuntzarren atera iritsi ziren una bakarrean gola sartu eta 2 eta 1 gerturatu ziren Burladesekoak. Bigarren zatian Lagun Artea izan zen nagusi eta gol festa ederra ospatu zuten lakuntzarrek. Javierrek, Anderrek (2) eta Ibonek Burladesen atea zulatu eta 5 eta 1 irabazi zuen Lagun Arteak. Anderrek hat tricka lortu zuen eta merezitako garaipena ospatu zuten txuriek.

Gares da preferente mailako lider berria (8 puntu), Arrotxapearekin puntutara berdinduta. Etxarri Aranatz 5.a da (6 puntu) eta Lagun Artea 7.a (6 puntu). Asteburuan 8.a den Mutilberaren kontra ariko da Etxarri Aranatz eta 12.a den Berriozarren kontra Lagun Artea.