Rural Kutxak 28 garaipen lortu ditu

Guaixe 2015ko urr. 6a, 09:24
Alberto Mazkiaran Altsasuko lasterketan.

Denboraldiko balantze bikaina egin du taldeak

Afizionatuen mailan lehiatzen den Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak denboraldiaren balorazioa egin du. Talde sakandarrak 28 garaipen lortu ditu denboraldi honetan, Espainiako Txapelketak, Lehendakari Txapelketa eta proba garrantzitsuak tarteko. Horretaz gain, hainbat txirrindularik egingo dute salto profesionaletara. “Arrakastaz betetako denboraldia izan da, errepikatzeko zaila. Denboraldi bati ezin dakioke gehiago eskatu” adierazi du Rural Kutxako zuzendari Alberto Mazkiaran altsasuarrak.