49 langabe gutxiago Altsasuko enplegu bulegoan

Guaixe 2015ko urr. 6a, 14:47

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez, irailean %4,33 jaitsi da langabezia Altsasuko enplegu bulegoan. 49 pertsona gutxiagorekin, 1.131 sakandar ziren aipatu bulegoaren bidez lan bila zeudenak. Ibarreko kopuru zehatza jakiteko Iruñeko Zabalguneko bulegoan izena emanda dauden irurtzundar eta arakildarren datuak behar dira. Bestalde, Altsasuko enplegu bulegoan irailean 718 kontratu itxi ziren eta haietatik 36 besterik ez ziren mugagabeak.

Nafarroari dagokionez, 524 langabe gutxiago izan da irailean Nafarroan. Lastaila hasieran 41.243 nafar zeuden lan bila; 23.347 emakumezko, % 1,03 gutxiago, eta 17.896 gizonezko, % 1,55 gutxiago. Irailean langabezia %1,25 jaitsi zen, eta joan den urteko irailarekin alderatuz, 4.783 langabe gutxiago dago (%10,74).

Nafarroako Enplegu Zerbitzua "pozik" agertu da berriz iragan hilabetean eta azken urtean langabe-kopuruak behera egin duelako. Erakunde horrek azpimarratu duenez, "uda-garaiko kontratuen amaiera irakaskuntza-sektoreko eta nekazaritza-elikagaien sektorearen zati bateko kontratazio-hasierarekin konpentsatu da". Gainera, azaldu du irailean "kontratu mugagabeen kopurua aurreko hilekoa halako bi izatea lortu dela".

Nolanahi ere, NEZak aipatu duenez, mugagabeen aldean hilero egindako "kontratu-kopuru handia murrizteko irtenbideak bilatu behar dira", Haren iritziz, datu horiek "errotazio-maila handia erakusten dute edo kontratuen iraupen laburrekoa langile aktiboen bolumenari eusteko". Arrazoi hori dela-eta, azpimarratu du "enplegua hazteko" aldi horretan, Nafarroako Gobernuko jardueraren aukera "lan egonkorrago bat edo kalitatezko lana lortzeko neurriak hartzea" izan behar dela.