Prezio-finkatze konpainia edo zerbitzuak dira eraikin baten balioa ofizialki zehazten dutenak. Kontsumitzaile arruntak ez daki hau, eta etxebizitza bat erosteko bankuarekin hipoteka bat negoziatzen denean ez da beti arlo hauei buruz hitz egiten.
Orokorrean, bankua da prezio-finkatzeari buruz arduratzen dena eta fidagarri zaion konpainia bati zerbitzu hau agintzen dio. Aldi berean, kontsumitzaileak ere interesa izan dezake bere etxebizitzaren prezioa jakiteko, izan ere, hipoteka merkatuari buruzko legeak bezeroaren eskubidea ezagutzen du bere kabuz zerbitzu hau agintzeko: “Kreditu erakundeak, baita berezko prezio-finkatze zerbitzuak dituztenak ere, derrigortuta daude bezero batek aurkeztutako edozein ondasunen prezio-finkatzea onartzera, baldin eta prezio-finkatzaile homologatu batek egiaztatuta badago”.
Prezio-finkatze konpainiek “aldez aurreko homologazioa, eskukotasuna eta sekretutasuna”ri buruzko zenbait irizpide bete behar dituzte eta Espainiako Bankuak gainbegiratzen ditu. Arautegia ere protokoloak eta mekanismoak ezartzen saiatzen da konpainia hauek finantza-erakundeen aurre haien autonomia mantendu dezaten.
Azken batean, prezio-finkatzea kontsumitzailearen jabetza da –honek ordaintzen du besterik adosten ez bada– eta beste banku etxetan aurkez dezake baliozkotasun epe barnean, hipoteka maileguen kasuan sei hilabetekoa delarik. Prezio-finkatze txostenak informazio interesgarria eskaini dezake, eraikinari ematen dion balioa bidezkotu behar baitu.
Zenbat balio du prezio-finkatze batek? Prezioak libre dira eta prezio-finkatze konpainiak edo zerbitzuak ezartzen ditu. Prezioaren eragileak ez dira beti berdinak eta batzuetan etxebizitzaren balioaren, prezio-finkatzearen zailtasunaren edo eraikuntza beraren berezitasunaren araberakoak dira. Tarifak aldakorrak badira ere, ohikoena kostea 200 eta 400 euro tartekoa izatea da.