Irurtzun eta Berriozar arteko errepidea “bereziki arriskutsua”

Guaixe 2015ko urr. 8a, 19:38
Irurtzun Aizkorbera daraman errepidetik.

Trafiko zaintza handitu egin dute istripu kopurua jaisteko.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) bereziki arriskutsuak diren errepide zatien zerrenda berritu du eta han NA 240A errepidea sartu du. Zehazki, Berriozarko errotondatik (6,09 km puntua) Irurtzunen Leitzarango autobidearekin (A-15) bat egiten duen (20,83 km puntua) arteko zatia.

DGT Aizkorbe eta Irurtzun zeharkatzen duen errepidea arriskutsuen artean sartu berri du. Horretarako, arriskugarritasuna izan du kontuan, hau da, izan diren istripu kopurua, haien larritasuna eta atzemandako bataz besteko abiaduragatik. 14 km horietan Foruzaingoak eta Guardia Zibilak zaintza areagotu egin duela jakinarazi du DGTk. Bestalde, arriskutsuak diren errepide zatiak publiko egitearekin batera, gidariei arreta handiz gidatzeko eta ezarritako abiadura mugak errespetatzeko eskatu diete.