Etxarri preferenteko lider eta Lagun Artea laugarrena, puntutan berdinduta

Guaixe 2015ko urr. 13a, 12:10

Preferente maila. 5. jardunaldia: Mutilbera 1 – Etxarri Aranatz 3 / Berriozar 1 – Lagun Artea 2

Bigarren asteburuan jarraian, gauzak ezin hobeto joan zaizkie preferente mailan dauden gure bi taldeei. Etxarri Aranatz lider jarri da Mutilberaren kontrako partidan 1 eta 3 irabazi eta gero. Intentsitate handiko partidan, 10. minuturako aurreratu ziren etxarriarrak, kontraeraso bikainean Mikelek Mutilberaren atea zulatu eta gero. Han 5 minutu eskasera iritsi zen Etxarrikoen bigarren gola, Aitorrek gurutzatutako tiro bat Mutilberaren atean sartu eta gero. Atsedenaldiaren ondoren hobeto aritu zen Mutilbera. Mutilberakoek hainbat aukera huts egin zituen, Pablok kornerrez Etxarriko atean asmatu arte. Baina handik minutu batzuetara Xabatek Etxarriren hirugarren gola sartu zuen eta horrela despeditu zen partida.

Bestalde, Berriozarren jokatutako partidan jokoan zeuden hiru puntuak Lakuntzara ekartzea lortu zuen Lagun Arteak. Partidaren hasieran ez zen dominatzaile argirik egon, baina Lagun Arteako Enekok gola sartzea lortu zuen 21. minutuan. Berriozarrek hainbat aukera izan zituen, baina ez zuen asmatu. Aldeko penalty bat huts egin zuten ere. Bigarren zatian gol aukera gehiago izan zituzten, baina lakuntzarrak izan ziren atzera ere aurreratu zirenak, bigarren gola sartu baitzuen Gorkak 57. minutuan. Berriozar behin eta berriz saiatu zen, eta bukaeran gol bat sartzea lortu zuten, baina ezin izan zuten partida berdindu.  

Preferente mailako lider berria dugu Etxarri Aranatz (9 puntu). Lagun Artea laugarrena da, puntu berberekin. Asteburuan Lagun Arteak sailkapenean bosgarrena den Beriain taldea hartuko du eta Etxarri Aranatzek sailkapenean seigarrena den Beti Casedano.