Mank Iribasko ur ekarria zatika berritzen ari da

Guaixe 2015ko urr. 15a, 19:45
Urritzolako iturria eta etxeak.

Irurtzunek, Etxeberrik, Izurdiagak, Urritzolak eta Errotzek ura Iribasko iturburutik hartzen dute. Iturburua eta tratamendu planta lotzen dituen hoditeri nagusiak makina bat ur ihesi ditu. Horiek konpondu eta plantan ur emari handiagoa izateko lanei ekin zien Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuak, horrela Arakil aldeko ur hornidura bermatzeko. Aurreko urteetan bezala aurten ere sare nagusi horren zati bat berritu dute. Lan horietarako Mank-ek ez du inolako diru-laguntzarik izan. Lau km-ko hoditeria zatia konpontzea falta da eta lanei aurre egin ahal izateko ibarreko erakundeak Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskaera egin dio.