Asiar liztorren habiak agertu dira

Guaixe 2015eko urriaren 17a

Zuhaitzetako hostoak erori ondoren agerian gelditu da Izurdiagan asiar liztorren habia aste honetan. Olatzagutian, berriz, eskolako atzeko aldean agertu zen, agorrilaren 22an. Azken kasu horretan suhiltzaileak habia erretzera eta kentzera joan ziren. Suhiltzaileen jardunak igerilekuan zeudenen jakin-mina piztu zuen.