Bihar I. Urbasako Duatloia jokoan

Guaixe 2015ko urr. 16a, 08:54

Arbizuko duatloia.

16:00etan emakumezkoen lasterketa abiatuko da eta 16:05ean gizonezkoena

Urbasako kanpinak, Nafarroako Triatloi Federazioak eta Bioandelos okindegiak antolatuta, bihar, larunbatean, jokatuko da I. Urbasako Duatloia. Duatletek 5 km korrika, 21,6 km bizikletan eta 2,5 km korrikan osatu beharko dituzte Urbasa-Andiako paraje bikainetatik barna, Urbasako kanpina abiapuntu eta helmuga izango dela. 18:30ean sari ematea izanen da.