Etxarri hirugarrena eta Lagun Artea bosgarrena

Guaixe 2015ko urr. 19a, 14:33

Preferente maila. 6. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Casedano 0 / Lagun Artea 1 – Beriain 1

Etxarri Aranatzek 1 eta 0 irabazi zion Beti Casedanori Etxarri Aranatzen jokatutako partidan. Bi taldeek jokoan zeuden hiru puntuak lortu nahi izan zituzten, eta gogo askorekin aritu ziren. Xabatek Etxarri Aranatz 13. minutuan aurreratu zuen, penaltiz. Beti Casedano behin eta berriz saiatu zen, baina ezin.

Bestalde, Lakuntzan jokatutako partidan Lagun Arteak eta Beriainek bana berdindu zuten. Lehen zatian parez pare aritu ziren bi taldeak, baina markagailua ez zen mugitu. Bigarren zatian Beriain aurreratu zen, 69. minutuan Perezek sartutako golari esker. Partida bukatzeko 5 minutu falta zirenean Anderrek berdintzea lortu zuen. Lagun Arteak beste bi gol aukera bikain izan zituen, baina ez zituen aprobetxatu. Puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Sailkapen orokorrean Garesek (12 puntu) lidergoa kendu dio Etxarri Aranatzi. Etxarri hirugarrena da, puntu berberekin. Lagun Artea 5.a da sailkapenean, 10 punturekin. Asteburuan Burlades izango du aurkari Etxarri Aranatzek eta San Jorge Lagun Arteak.