Igor Flores hirugarrena I. Urbasa Duatloian

Guaixe 2015ko urr. 21a, 12:01
Igor Flores. Artxiboa.

Igandean jokatu zen, Urbasako kanpinean

Urbasako kanpinak I. Urbasa Duatloia hartu zuen larunbatean. 44 duatletek osatu zuten proba (5 km korrikan, 21,6 km bizikletan eta 2,5 km korrikan), Urbasa-Andiako paraje ikusgarrietan barna. Triatlon Santander taldeko Gorka Bizcarra izan zen azkarrena (1:04:59). Hirugarrena Igor Flores urdiaindarra izan zen (1:06:21). Sakandarrek lan polita egin zuten. Francisco Javier Gomez 7.a sailkatu zen (1:07:15), Gorka Garcia de Eulate 13.a (1:10:35), Sergio Garcia de Eulate 14.a (1:10:35), Juan Carlos Gomez 19.a (1:14:11) eta Iban Gonzalez 24.a (1:15:24). Erreleboen mailan Alatz Agirre nagusitu zen (1:06:49). Antolakuntzak ez du duatleten jaioterrietako daturik eman, eta gerta daiteke sakandarren bat aipatu gabe geratu izana.