Kontzejuko buruak abenduaren 20an aukeratuko dira

Zuhatzuko ikuspegia.

Abenduaren 20an, Espainiako hauteskundeekin batera, Zuhatzu eta Lizarragabengoako herritarrek euren kontzejuko presidentea aukeratuko dute. Maiatzaren 24ko toki hauteskundeetan bi kontzeju horietan ez zen presidenterik aukeratu eta hori egin ahal izateko deialdia onartu du Nafarroako Gobernuak.