Sakandarrak III. Ultzama Bailara Lur Eremuan

Guaixe 2015ko urr. 22a, 11:49
Arkaitz Irigoien, Urbasako igoeran.

Aitor Fernandez, Iker Askargorta, Oier Larrañaga eta Arkaitz Irigoien aritu ziren

Larunbatean III. Ultzama Bailara Lur Eremua Rallya jokatu zen Ultzaman. 25 ibilgailuk lortu zuten proba despeditzea eta 3 erretiratu egin behar izan ziren. Ibilgailuek Ultzaman prestatutako hiru ibilbide edo eremu osatu behar izan zituzten.
Azkarrenak Jose Javier Izagirre pilotua eta Eneko Gomez kopilotua izan ziren (Lancer EVO IV, 00:17:47.900). Sakandarrei dagokienez, Aitor Fernandez pilotua eta Iker Askargorta kopilotua 19.ak sailkatu ziren (Focus 1.6., 00:20:52.000) eta Oier Larrañaga eta Arkaitz Irigoien (AX GT) 23.ak (00:21:58.700).