Etxea psiko-estimulaziorako tokia

Guaixe 2015ko urr. 27a, 08:05

Argibideak, gaur, 18:00etan Altsasuko jubilatu elkartean.

Psiko-estimulazioa etxean; estimulazio kognitiboa lagunduko duten jokabide eta proposamenak. Izenburu hori duen tailerra zuzenduko du gaur Laura Moreno neuropsikologoak. Josefina Arregi klinika profesionala bera, zentroak antolatutako prestakuntza saioen barruan emanen ditu argibideak Morenok. Klinikak antolatu duen hitzaldi eta tailer zikloarekin bereganatu duen jakintza sakandarren artean partekatu nahi du. Horrela, dementzia gaitzak kaltetutako pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetu nahi dute. Saioak, batez ere, gaitz horien prebentzioan eta zaintzan interesa duten pertsonei zuzenduta daude.

Egutegia*

Lastailak 27, asteartea
Psiko-estimulazioa etxean; estimulazio kognitiboa lagunduko duten jokabide eta proposamenak.
Tailerra: Laura Moreno (neuropsikologoa).

Azaroak 10, asteartea
Adinduen sindromeak: erorikoen sindromea. Loaren nahasmena. Informazioa eta prebentziorako jokabideak.
Hitzaldia: Paola Roa-Granthon (mediku geriatra).

Azaroak 24, asteartea
Musikoterapia; musika bidezko estimulazioa, komunikazioa eta emozioa.
Tailerra: Raquel Guerrero (okupazio-terapeuta).

Abenduak 15, asteartea
Bitartekoak eta gizarte laguntzak; Dependentzia Legeari buruzko informazioa, ezgaitasun prozesuak, laguntzak eta baliabideak.
Hizlaria: Josune Lopez de Goikoetxea (gizarte langilea).

*Saio guztiak Altsasuko Iortia kultur gunean dira, 18:00etan.