Davies eta Beunza txapeldun Urdiainen

Guaixe 2015ko urr. 26a, 09:49

Beunza eta Audikana olaztiarrak izan ziren Sakanako Herri Lasterketa-La Burundesa Sariko lehen sakandarrak

Sakandarrak 15. Sakanako Herri Lasterketa-La Burundesa Sarian

Nagusiak:
1.Owen Davies (Iruñea): 24:24
2.Raul Audikana (Olaz): 24:29
4.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 24:44
7.Adur Senar (Lak): 25:22
8.Javi Moreno (Alts): 25:26
12.Iban Gonzalez (Urd): 25:55
14.Aritz Pellejero (Lak): 26:17
15.Fco. Javier Gomez (Alts): 26:17
16.Gorka Garcia de Eulate (Alts): 26:58
18.Juan Carlos Gomez (Alts): 27:32
19.Asier Pellejero (Lak): 27:33
20.Ioni Araña (Arb): 28:10
21.Mikel Lakuntza (Alts): 28:10
24.Luis Areta (Lak): 28:54
25.Iban Sobredo (Alts): 28:54
26.Asier Ansa (Alts): 29:06
28.Urko Agirre (Itur): 29:29
30.Jokin Vilariño (Uhar): 29:42
31.Oihan Vinagre (Alts): 29:44
33.Juantxo Azurmendi (Alts): 29:58
35.Izaskun Beunza (Olaz): 30:25
36.Santi Agirre (Itur): 30:31
39.Aingeru Azazeta (Alts): 32:02
41.David Trevejo (Olaz): 32:30
42.Imanol Puerta (Alts): 32:36
43.Maite Zabaleta (Etx): 32:55
46.Andoni Okaña (Urd): 35:36
49.Silvia Perez (Alts): 36:36
50.Isabel Pozueta (Alts): 37:11
51.Belen Mendoza (Alts): 37:12
52.Josune Senar (Etx): 37:19
53.Xabier Ramirez de Alda (Alts): 37:20
57.Andrea Claver (Alts): 40:34

Nagusiak
1.Iker Mintegi (Alts): 16:56
2.Jon Aldasoro (Urd): 19:43
3.Ekain Alegre (Alts): 20:18
4.Euken Perez (Urd): 20:31
5.Patxi Arakama (Urd): 21:03
6.Beñat Mendez (Urd): 21:03
7.David Arzoz (Irur): 21:23

Sakanako Mankomunitateak hainbat entitate eta babeslerekin antolatutako 15. Sakanako Herri Lasterketa-La Burundesa Sariak giro bikaina sortu zuen Urdiainen larunbat arratsaldean. Mank-ek Dantzaleku Sakana atletismo klubaren, Urdiaingo Udalaren, Aitziber elkartearen eta Urdiaingo Gazte Asanbladaren laguntza izan zuen lasterketa antolatzeko, eta La Burundesa eta Urdiaingo komertzioak izan ziren babesleak. Eguraldia lagun, lehenik eta behin kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren. Atletismoak etorkizuna baduela argi geratu zen, 122 neska-mutikok hartu baitzuten parte bertan, espero baino gehiago. Ondoren, proba nagusiaren txanda iritsi zen. Lasterketa hasi baino lehen, minutu bateko isilunea gorde zen duela gutxi zendutako Benigno Mendia urdiaindarraren alde.


Proba nagusian, Urdiainen prestatutako 2,3 km-ko zirkuituari 3 buelta eman behar zioten izena eman zuten 70 korrikalariek (6,9 km). Horietatik 11 emakumeak ziren. Ibilbidea oso gorabeheratsua zen, aldapa dezenterekin. Kadeteek ere proba nagusian parte hartu zuten, baina beraiek 2 buelta eman zizkioten ibilbideari. Lasterketa hasi bezain pronto Owen Davies iruindarrak hartu zuen aurrea, Raul Audikana olaztiarra, Jon Otermin urretxuarra eta Sergio Garcia de Eulate altsasuarra gertu zituela. Lasterketak bere horretan iraun zuen, helmugara heltzeko 800 metroren faltan Daviesek erritmoa indartu arte. Horrela, ingelesa bakarrik iritsi zen helmugara (24:24), Raul Audikana olaztiarrari 5 segundo aterata (24:29). Jon Oterminek osatu zuen podiuma (24:34). 27 urteko irabazleak adierazi zuenez, “oso lasterketa polita izan da. Nafarroa toki pribilegiatua da”. Raul Audikana pozik zegoen egindako lanarekin. “Hasieratik erritmo bizia jarri dugu. Hasieratik hartu du aurrea Daviesek, baina hirugarren bueltan harrapatu dugu. Hala ere azkeneko aldapan erasoa jo du, eta ezin izan diogu harrapatu. Gogorra izan da lasterketa. Urdiainen… badakizu. Aldapak daude eta bagenekien zer zegoen. Jende asko etorri da proba ikustera, giro polita sortu da, jendeak asko animatu du eta pozik” zioen olaztiarrak. Olaztiarrak puntan daudela entzunda, irribarre egin zuen. “Izaskun oso fuerte dago ere; Olaztiko herria… ongi dabil” adierazi zigun.


Izan ere, emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarrak ez zuen areriorik izan (30:25). Minutu pasako aldea atera zion Eguzkiñe Zabaleta leitzarrari (31:47). Ginesa Lopez altsasuarrak osatu zuen podiuma (32:03).


Kadeteetan 7 sakandar lehiatu ziren eta Iker Mintegi altsasuarra izan zen txapelduna (16:56), Jon Aldasoro urdiaindarraren (19:43) eta Ekain Alegre altsasuarraren (20:18) aurretik. Jubeniletan Oihan Vinagre altsasuarra (29:44) eta Andrea Claver altsasuarra (40:34).

Sariak eta auzatea
Sariei dagokienez, txapeldunek txapelak jaso zituzten eta Urdiaingo produktuez osatutako loteak. Lote bikainak jaso zituzten ere bigarrenek eta hirugarrenak, beterano onenek, jubenil onenek eta kadete onenek. Baita lehen urdiaindarrek ere. Horretaz gain, korrikalarien artean Kaluxa tabernan bazkaria, Ezti-iturri landetxean egonaldia eta Peio Goikoetxeak eskainitako masajeak zozketatu ziren. Probako adinduena Gotzon Auzmendi ordiziarra izan zen (36:02). Bukaeran auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten eskura parte-hartzaileek.

Lasterketa Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako baliagarria zen. Kopa erabakitzeko lasterketa bat geratzen da, abenduaren 8an Altsasun jokatuko den Barricarteren 35. Oroimenezko Oinezko Lasterketa.