Askapenaren kontrako epaiketak aurrera segitzen du

Guaixe 2015ko urr. 27a, 10:27

Espainiako Auzitegi Nazionalean Askapenako bost kideren kontrako epaiketa atzo bere bigarren astean sartu zen. Aritz Ganboa De Migel, atzera ere, akusatuen aulkian eseri behar izan zuen. Arbazuarra ez zen atzo epaitegian izan zen sakandar bakarra, Jesus Mari Mendinueta Arbizuko alkate izandakoak defentsako lekuko gisa deklaratu baitzuen. Arbizu eta Palestinako Marda herrien arteko senidetzeari buruzko argibideak eman zituen Mendinuetak.