Sakandarrak Donibane Lohitzune-Hondarribia maratoi erdian

Guaixe 2015ko urr. 27a, 10:55

Kaxi Estarriaga 157.a sailkatu zen 2.222 korrikalarik osatutako proban

Igandean  Donibane Lohitzune-Hondarribia mendi maratoi erdia jokatu zen (21,097 km). 2.222 pertsonek lotu zituzten bi herriak, Antonio Casado buru zela (1:11:49). Korrikalari uholde horren artean hainbat sakandar aritu ziren. Kaxi Estarriaga etxarriarra 157.a iritsi zen helmugara (1:30:46), Jon Arellano altsasuarra 248.a (1:34:08), Jose Javier Beregaña uhartearra 316.a (1:36:36) eta Angelines Lizarraga unanuarra 493.a (1:41:47).

6.000 pertsona baino gehiago Bular Minbiziaren kontrako lasterketan
Saray elkarteak Bular Minbiziaren kontra igandean Iruñean antolatutako lasterketa ez lehiakorrean 6.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, tartean sakandar askok. 5 km-ko martxa antolatu zen, askok korrika, beste batzuk oinez eta askok ere bizikletaz osatu zutena. Adin guztietako jendea aritu zen.