Josefina Arregi Klinikako langileek artikuluak idazten ditugunean orokorrean Alzheimerraren inguruko informazioa helarazteko izaten da, bai familiak eta ingurua informatzeko, orientatzeko eta gidatzeko batez ere. Beharrezko eta oinarrizko informazioa baldin bada ere, oraingo honetan idatzi edo artikulu honen helburua beste bat da: Lerro hauek gure esker ona adierazteko erabili nahiko genituzke, boluntarioei gure eskerrik zintzoena helarazteko.
Arazoan lau urte beteko dira sakandar eta profesional talde batek Josefina Arregiren Lagunak Elkartea sortu zuenetik. Taldearen helburua, laguntza emateaz gain, 1995ean Felipe Lezeak sortutako proiektuari jarraipena emanen dion erantzukizuna hartzea izan zen.
Pertsona horiek guztiak klinika, paziente eta profesional guztiendako egindako lan ona eskertzeko hitzik ez dago. Beti proposamen berriekin, beti lanerako gogoz, indarrez eta egindakoa pazienteen onurarako –belarra moztea eta ingurua txukuntzea, mantentze lan orokorrak, egongelak txukundu, hainbat ekimen solidario antolatuz, adibidez–.
Gaur egun klinika ez legoke dagoen moduan zuen mugagabeko laguntza gabe.
Mila esker guztioi, bereziki elkartearen ordezkaria den Patxi Goikoetxeari. Eskerrak Dantzaleku Sakana taldeari ere, Onddo Lasterketako ekimen solidarioagatik, baita Altsasuko Kirol Elkarteari ere, egindako ekintzengatik. Ezin ahaztu ere AFAN (Nafarroako Alzheimerreko gaixoen familiaren elkartea) elkarteko boluntarioek egunero Klinikako Eguneroko Zentrora etortzen direnen harreran eta etxez etxeko lekualdaketan egindako lana. Eta nola ez, astero gureganako prestutasuna eta adeitasuna, beti ere pertsona hauen egunerokotasunean bihotzetik eta irrifarra galdu gabe lagunduz egindako lanari.
Mila esker, esker mila guztiondako eta gure esaldietako baten zatia gogoratuz agurtzen gara: “oroit zaitez ahazten dutenaz”, “ez paso egin, ez eta haietaz ahaztu ere”.