Euskaraz bidean

Guaixe 2015ko urr. 27a, 17:38

Halaxe aritu ziren igandean Euskaraz bizi nahi dut egunean elkartu ziren 60 lagunak. Eguraldiaz, mendiaz eta euskaraz disfrutatzeko hitzordua zen. Taldea bitan banatu zen. Gurasoak eta txikiak Plazaolako ibilbidetik Aizkorbera igo ziren han Itxesiko bidea hartu eta Irurtzunera bueltatzeko. Animu handiagoa pilatu zuten Gaztelura igo ziren 11 mendizaleak. Zeinek bere ibilbidea egin ondoren, plazan, otamenean elkartu ziren.