Guillermo Mazo Memorialak Lekunberrin du segida

Guaixe 2015ko urr. 28a, 11:36

Nafarroako Gazteen lau t´erdia atzo abiatu zen, Etxarrenen. Gaur Lekunberrik hartuko du bigarren jardunaldia

Atzo hasi zen Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko Torneoa, 18. Guillermo Mazo Memoriala. Etxarrengo Aranburu pilotalekuak Torneoko lehen jardunaldia hartu zuen.. Torneoan 10 klubetako 32 pilotari lehiatuko dira guztira, tartean sakandarrak. Gaur bigarren jardunaldia jokatuko da Lekunberrin. Tartean, Pilotajaukuko Ramirez eta Arbizu eta Aldabideko Galartza ariko dira lehian.  

Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdia-18. Guillermo Mazo Memoriala
Atzoko Etxarrengo emaitzak
Uriz (Uharte) 2 – Gil (Erreka) 18
Jaso (San Sebastian) 18 – Goikoetxea (Aldabide) 17
Rekarte (Oberena) 18 – Ancin (Zugarralde) 11

Gaurko partidak, Lekunberrin (18:00etan)
Ramirez (Pilotajauku) – Baztan (Zugarralde)
San Martin (Zugarralde) – Galartza (Aldabide)
Arbizu (Pilotajauku) – Perez (San Migel)
Seminario (Oberena) – Ansorena (Buruzgain)