Ramirez, Galartza eta Arbizu aurrera Nafarroako Gazteen Lau t´erdian

Guaixe 2015ko urr. 29a, 09:19

Abian da Nafarroako Gazteen Lau t´erdia, 18. Guillermo Mazo Memoriala

Asteartean hasi zen, Etxarrenen, Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko Torneoa, 18. Guillermo Mazo Memoriala. Torneoan 10 klubetako 32 pilotari lehiatuko dira guztira, tartean sakandarrak. Momentuz bi jardunaldi jokatu dira, asteartean Etxarrenen eta asteazkenean Lekunberrin, eta tartean aritu diren sakandarrei dagokienez, Aldabideko Goikoetxea txapelketatik kanpo geratu zen tanto eskas batengatik San Sebastian taldeko Jasoren kontra jokatu eta gero. Zorte hobea izan zuten Pilotajaukuko Ramirezek eta Arbizuk eta Aldabideko Galartzak, irabazi eta gero txapelketan jarraituko baitute.  

Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdia-18. Guillermo Mazo Memoriala
Astearteko Etxarrengo emaitzak
Uriz (Uharte) 2 – Gil (Erreka) 18
Jaso (San Sebastian) 18 – Goikoetxea (Aldabide) 17
Rekarte (Oberena) 18 – Ancin (Zugarralde) 11

Asteazkeneko Lekunberriko emaitzak
Ramirez (Pilotajauku) 18 – Baztan (Zugarralde) 1
Dequel 8 – Galartza (Aldabide) 18
Arbizu (Pilotajauku) 18 – Perez (San Migel) 5
Seminario (Oberena) 18 – Ansorena (Buruzgain) 13