Oskorriren zein kanta da zure gustukoena?

Guaixe 2015ko urr. 30a, 07:52
Oskorrik eta Pub Ibiltariak Lakuntzan kontzertua eman zuenekoa.

www.guaixe.eus web orrian galdera horri erantzuna ematen diotenen artean taldekideek sinatutako kartela eta azaroaren 14an Maulen emanen duten kontzerturako sarrera bikoitza zozketatuko ditugu

Oskorri taldeak 45 urteko ibilbideari akabera ematea erabaki du. Euskal Herria eta Bartzelona hartu dituen Hauxe da despedidia birarekin ari dira agurra esaten. Zortzi kontzertu aurretik kontaezinak diren emanaldiei batuko zaizkienak. Oskorrik 30 diskotik gora kaleratu ditu, ia 500 kanta grabatuta utziz.

Oskorri zenbait belaunaldiren soinu-bandaren parte dira eta taldearenak dira euskal kantutegiko abesti esanguratsuenetako batzuk. Eta guk jakin nahi dugu Oskorriren doinuen soinu-banda sakandarra zein den. Horregatik, galdera hau erantzutea eskertuko genizuke: Oskorriren zein kanta da zure gustukoena?

Nola parte hartu
Albiste honen bukaeran dagoen erantzuteko espazioan gustuko izenburua idatzi beharra duzu. Kantu bat parte-hartzaile bakoitzeko. Iruzkina idazteko baldintza bakarra Guaixe.eus Komunitateko kide izatea da. Dagoeneko baldin bazara, komunitatean sartu, aipatu albistera jo eta erantzuteko eremuan zure gogoko kantuaren titulua idatzi dezakezu. Komunitateko kide ez bazara, kide gisa izena eman behar duzu. Erabiltzaile izen bat, e-posta helbide bat eta pasahitza besterik ez dira eman behar. Kudeatzaile batek benetako datuak eman dituzula ziurtatu eta eskaera onartuko dizu. Eta hortik aurrera web orrian edozein iruzkin egin edo testuak, argazkiak edo bideoak igotzeko aukera izanen duzu.

Erantzunak azaroaren 12ko 10:00ak arte eman daitezke. Erantzuna ematen dutenen artean Oskorriko kideek agurreko birako kartel sinatu eta azaroaren 14an Maulen emanen duten kontzerturako sarrera bikoitza zozketatuko dugu.

Bira
Data              Non
Irailak 6         Getxoko Areetako Geltokia plazan.
Lastailak 10    Baionako Lauga kiroldegian.
Lastailak 17    Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian.
Lastailak 25    Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Lastailak 30    Bartzelonako Centre Artesà Tradicionàrius aretoan.
Azaroak 7       Iruñeko Baluarte auditorioan.
Azaroak 14    Mauleko Jai-Alai aretoan.
Azaroak 22    Bilboko Arriaga antzokian.