Udazkenean, Gozamenez

Guaixe 2015ko urr. 29a, 17:51
Gaztez bete zen Iortia kultur gunea atzo.

Gozamenez programak sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta abesgarria eskaini nahi die gazteei. Haren bidez, gazteen artean sexualitateari buruzko hausnarketa eta arlo ezberdinen inguruko eztabaida sustatu nahi da eta publikoak eta ohikoak diren eremuetan sexualitatearen presentzia bultzatzea.

Udazkeneko programazio atzo abiatu zen Vaiven producionesen Lotsa gabe antzezlanarekin. Iortia kultur gunean elkartu dira Sakana LH institutuko eta Aralarko Mikel Donea institutuko eta bi ikastoletako DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak. Agertokian, pentsatu, sentitu eta gozatu nahi duten neska- mutilak ikusi dituzte. Sexua euren buruan, bihotzean eta gorputzean indarrez sartu da. Gutxi dakite baina asko sentitzen dute. Euren beldurrak, pozak, frustrazioak eta emozioak ozen bota dituzte. HIESa, homosexualitatea, maitasuna, lotsa, konplexuak, antisorgailuak, komunikazio eza eta beste gai batzuk ukitu dituzte, umorez, hainbat gai eta egoera dramatiko arintzeko tresna ezin hobea baita.

Programazioak I. Altsasuko Gozamenez zinema zikloarekin eta Lizarragan ergoendarrendako eginen den tailerrarekin izanen du segida.

Programa
Herria         Eguna             Ordua         Ekitaldia
Altsasu         Azaroak 9, 16, 23  17:30     10 ordu sexuaz sexualitate ikastaroa
                   Azaroak 11        19:00        II. Gozamenez lehiaketako film laburrak
                   Azaroak 12        19:00        Zinegoak jaialdiko film laburrak
                   Azaroak 13        21:45        X Confessions, film laburrak
                   Azaroak 15        20:00        X Confessions, film laburrak
Lizarraga      Azaroak 28        18:00-20:00  Emozio-inteligentzia tailerra.