EGA prestatzeko ikastaroa

Guaixe 2015ko urr. 29a, 19:51

Bihartik aurrera, larunbatero, 9:30etik 13:30era bitartean, Itsasi euskaltegiak EGA prestatzeko klaseak hartuko ditu. Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) atera eta probak behar bezala prestatu nahi dutenek 

Bihartik aurrera, larunbatero, 9:30etik 13:30era bitartean, Itsasi euskaltegiak EGA prestatzeko klaseak hartuko ditu. Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) atera eta probak behar bezala prestatu nahi dutenek oraindik ere izena emateko aukera dute. Izena emateko, edo informazioa eskatzeko, AEKk Altsasuko Gartzia Ximenez kalearen 46. zenbakian duen euskaltegitik pasa daiteke, edo 948 468 258 telefonora hots egin dezake.