Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako lehen faseko 6. jardunaldia jokatu zen. B multzoan Egiarretak 3 eta 1 irabazi zion Ororbiari. Aldiz, Zalduak 0 eta 4 galdu zuen Beriain liderraren kontra.
Sailkapenean Beriain da liderra (19 puntu), Egiarreta bigarrenari 7 puntu aterata (12 puntu). Zaldua bosgarrena da (6 puntu). Larunbatean Egiarretak Bidezarra izango du aurkari, Uharte Arakilen, eta Eneriz eta Zalduak jokatu beharreko partida atzeratu egin da.