Aplikazioen munduan nabigatzen II

Iosu Lizarraga 2015ko aza. 6a, 08:00

Cámara FV-5
Kamara Reflex baten kontrol manual tipikoak mugikorraren kamaran zure esku izango dituzu aplikazio honekin. (Doan/2,99€).

Carousel
Dropbox, hodeian artxiboak gordetzeko zerbitzua sortu zuen enpresak eginiko galeria aplikazioa. Forma azkar, polit eta ezberdinean zure telefono eta dropboxeko argazki edota bideoak ikusteko aplikazioa. Flashback-ak erakusten dizkizu argazki eta bideoen urtebetetzeetan. (Doan).

Pixlr
Argazki editore indartsu, azkar eta erraza. 2 milioi baino konbinazio gehiago lortu dezakezu argazki bakoitzerako. (Doan).

Amber weather
Eguraldiko widget oso ikusgarria, diseinu asko erabiltzeko aukera ematen dizu, Material Design* barne. Aplikazioaren parte asko aldatzeko aukera du. (Doan).

Minima Wallpaper
Pantailako atzealdeko irudi mugikorrak. Diseinu asko erabiltzeko aukera ematen dizu, Material Design* barne. Pantaila zapaltzean, erantzun moduan, irudia mugitzen da. (Doan).

Month
Egutegiko widget oso ikusgarri eta erabilgarria, diseinu asko erabiltzeko aukera ematen dizu, Material Design* barne. (Doan).

Kent
Ikono pack berezi eta ikusgarria. Hexagonoz eginiko Material Design* ikonoak. Mugikorreko itsura guztiz aldatzeko. (Doan/1,15€).

Alpify
Kirola egiten dutenendako aplikazio oso gomendagarria. Aplikazioa piztean zure lokalizazio gps-a gordetzen doa, egiten ari zaren ibilbidearekin. Larrialdi bat baldin baduzu, aplikazioan botoi bat zapatzean edota 112ra deitzean, automatikoki zure ibilbidea 112ra bidaltzen da alerta batekin eta komunikazio bat hasten du. Gainera, aplikazioan bi kontaktu zenbaki sartzeko aukera duzu, familiarrak gomendagarri. (Doan).

Heart Rate
Runtastic, kirola aplikazioak egiten dituen enpresa handienetarikoak sortutako aplikazioa. Zure mugikorrak kamara eta flasha badu, aplikazio honekin eta zure hatzarekin, pultsoa neurtu eta memorizatu dezakezu. Dohainik dena, egunero hiru neurketa egiteko aukera ematen dizu. (Doan/1,99€).

7minute
Zazpi minututan edozein lekutan kirola egiteko aplikazioa. Intentsitate altuko zirkuituetan oinarrituta. 30 segundotako 12 ariketetan banatuta, tartean 10 segundoko deskantsuak dituzten zirkuituak.(Doan).

IVONA Text-to-Scpeech HQ
Mugikorreko TTS ahotsa (Text-to-Scpeech, ordenagailu antza duen ahotsa) naturalago batera aldatzen duen aplikazioa, 7minute aplikazioa erabiltzeko gomengarria. (Doan).

Musixmatch
Abestien letren munduko katalogorik handiena, mugikorrean abesti bat entzutean, aplikazioa automatikoki ireki eta letra automatikoki sinkronizatzen da, pantailan irakur ahal dezazun. (Doan).

Passwallet
Papera erabiltzeari agur esan! Zure passbook kupoiak aplikazio honetan gordeta eta ordenatuta izan, hegazkin edota trenerako txartelak, kontzertuetarako sarrerak... (Doan).

*Android 5.0 Lollipop bertsioan, Material Design sartu zuten, diseinu moderno, kolore lauekin eta transanzio berriekin.