I.Izaga Trail: Beraza bosgarrena, Noveleta zazpigarrena eta Katarain bederatzigarrena

Guaixe 2015ko aza. 3a, 13:11
Beraza Izagan.

Mikel Rubio hirugarrena sailkatu zen promesen mailan

Igandean jokatu zen, Alzorrizen, I. Izaga Trail mendi lasterketa aldi berean Nafarroako Kluben Arteko Txapelketa izan zena. Korrikalariek bi distantzia izan zituzten aukeran: 26,3 km-koa eta 11,2 km-koa. Kasualitatez, bi probatan korrikalari kopuru berbera klasifikatu zen: 149.
Proba luzean Julen Martinez de Estibariz gasteiztarra (2:33:09) eta Maider Fraile (3:09:45) gailendu ziren. Sakandarrak ongi aritu ziren. Lehen 10 postuetan hiru sakandar sailkatu ziren. Jose Luis Beraza uhartearra bosgarrena izan zen helmugan (2:39:14), probako lehen beteranoa. Evaristo Noveleta irurtzundarra zazpigarrena sailkatu zen (2:45:52) eta Beñat Katarain lakuntzarra bederatzigarrena (2:49:23). Mikel Rubio 21. postuan sailkatu zen, promesen mailan hirugarrena.

Bestalde, proba laburrean Alberto Azparren (52:44) eta Igone Campos (1:06:57) izan ziren txapeldunak. Francisco Codon izan zen lehen sakandarra, 5. postuan sailkatu eta gero.

Sakandarrak I. Izaga Trailean
26,3 km (1855 m D+)
1.Julen Martinez de Estibariz (Gasteiz): 2:33:09
5.Jose Luis Beraza (Uhar): 2:39:14
7.Evaristo Noveleta (Irur): 2:45:52
9.Beñat Katarain (Lak): 2:49:23
21.Mikel Rubio (Irur): 3:05:40
34.Joxeja Maiza (Etx): 3:09:52
53.Nourdine Jdi (Lak): 3:22:10
62.Ander Unzurrunzaga (Etx): 3:27:02
83.Gorka Arratibel (Etx): 3:39:42
133.Josetxo Albizu (Irur): 4:12:58

11,2 km (790 m D+)
1.Alberto Azparren (Aibar): 52:44
5.Francisco Codon (Irur): 55:59
13.David Mutiloa (Irur): 1:00:18
95.Fco. Jose Juango (Irur): 1:15:10
100.Miren Zubieta (Irur): 1:16:24