Polimaitasunari buruz galdetu digute

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Berastegi 2015ko aza. 6a, 08:00

Aste honetan   gure proiektua aurkezteko  elkarrizketa bat egin digute.. Bertan gure lanaz, gure proiektuaz hizt egiteko aukera izan genuen. Gure lana sexuen hezkuntza, berdintasuna eta tratu onak sustatzeko proiektuak garatzea da. Horrela udaletxeetatik edo ikastetxeetatik bultzaturik sexuen arteko harreman onak eraikitzeko euskarriak lantzen ditugu.

Elkarrizketan gustora aritu ginen, baina sexólogo bezela elkarrizketatzen () gaituztenean betiko galderak daude airean.

Sexologia askotan morboarekin lotuta etortzen da eta askotan sexuen errealitatea eta hauen  elkarbizitzan suertatzen diren egoeraren aurrean gure iritzia eskatzen digute, are gehiago  gai horiek  ingurune sozialeko baloreekin puskatzen badute.

Lehengoan Polimaitasunari buruz gure iritzia eskatu ziguten, gai honek gaurkotasun handia hartu duelako.  Gure bat-bateko erantzuna zera izan zen, gauza bat da gure autua bizitzan pertsonak bezala, eta beste asuntu bat da sexologiaren ikuspuntutik eman daiteken erantzuna.

Jadanik askotan aipatu dut, sexologia zientzi bat dela eta zientzia bezala bere ikasgaia sexuak direla, hau da gizon eta emakume izatea eta  elkarren artean sortzen diren  harremanak.

Polimaitasunari  buruz galdetzerakoan , gehienetan ez dira egoerak  aztertu nahi, gure iritzia honen  alde edo kontra dagoen jakin nahi da .  Gaineratuz , erantzunaren arabera etiketatuko  dizutela , aurrerakoia edo ez zaren azpimarratuz.

Baina sexologo  bezala , eta sexologiak eman dizkidan ezagutzak kontutan hartuta  ezinezkoa da alde edo kontra nago esatea. Sexologiak egoerak aztertzen laguntzen du eta sexuen arteko elkarulertzea bultzatzeko balio du.

Sexuen arteko elkarulertzeko bide honetan zer berri Dakar polimaitasunak?
Polimaitasunaz hitz egiterakoan amatoriaz ari gara, harremanetaz. Beraz harremanetan,  elkarrekin egoteko eta maitatzeko beste aukera bat eskeientzen digu.

Aukera betidanik egon dela esango nuke baina nahiko izkutatuta egon da. Horrela  gaia agerian agertzeak   bideak  zabaltzen dituela dirudi.

Gure arteko harremanetaz ari garenean ezin dugu ahaztu desioetaz ari garela eta ezinbestean komunkazioaz . Sexuen arteko harremanetan, norberak bilatu behar du bere formula, norbera buruari ezertara behartu gabe. Nahi ditugun harremanak sortu ditzazkegu, beti ere gure desio eta beharrei entzunez. Horrela bakoitzak aukeratu dezala daukagun karta zabalean zein den hoberen egokitzen zaiona, ahaztu gabe  askatasuna norbera aukeran dagoela , norberak behar duena eta sentitzen duena aukeratzen, norbera burua eta besteenak errespetatuz , nolako harremana nahi dugun argi eta arduraz azalduz.