Nafarroako Gazteen Lau t´erdia: Nazabal aurrera

Guaixe 2015ko aza. 5a, 08:24

Ramirez, Galartza eta Arbizu txapelketatik kanpo geratu dira

Aurreko astean hasi zen Nafarroako Gazteen Lau t´erdia – 18. Guillermo Mazo Memoriala. Aste honetan bigarren jardunaldia jokatu da, asteartean Etxarrenen eta asteazkenean Lekunberrin. Sakanako klubetako pilotariak ez dira oso fin ibili. Ramirez (Pilotajauku), Galartza (Aldabide) eta Arbizu (Pilotajauku) txapelketatik kanpo geratu dira, euren partidak galdu eta gero. Aldiz, Nazabalek (Aldabide) aurrera egin du. Hurrengo astean 3. Jardunaldia jokatuko da.  

Nafarroako Gazteen Lau t´erdia. Sakandarren emaitzak
Ruiz (San Sebastian) 18 – Ramirez (Pilotajauku) 5
Cordon (Oberena) 18 – Galartza (Aldabide) 3
Canabal (Oberena) 18 – Arbizu (Pilotajauku) 4
Nazabal (Aldabide) 18 – Seminario (Oberena) 14