Objektuak bizi, eta bizia bidaia

Guaixe 2015ko aza. 6a, 16:24

Larunbatean, 19:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean eta domekan, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean.

Keinu antzerkia, mugimendua, objektu eta popin antzerkia, maskara eta arte plastikoak. Eszena-hizkuntza nahasketa bat azken finean da La llave maestra konpainiak Nómadas ikuskizunarekin eskaintzen duena. Horretarako lehengaiak biltzeko materialak eta eguneroko objektuak dira: poetikoetan maletak, kartoizko kaxak, kutxak eta plastikozko biribilkiak.

Edurne Rankinek, Patxi Larreak eta Aintzane Baleztenak gorpuztutako pertsonaiek lehengai horiek maskaretan, mugitzen diren etxeetan edota animalia fantastikoetan bihurtuko dira. Guztia zentzumenei, irudimenari eta norberaren baitan bidaiatzeko dagoen desirari zuzendutako ikuskizun batean. Izan ere, Nómadas “errealitatea bidaia poetiko bat” da. “Bidaiatzeko akto ausartari oda bat, zaharra atzean utzi eta ezezagunean barneratzeari”. Hiru pertsonaiek euren beldur, esperantza, amets eta ilusioetara bidaia onirikoa eginen dute. Muntaia Alvaro Morales Lifschitzek zuzendu du.