Haurrak jolas parkeaz gozatzera

Guaixe 2015ko aza. 6a, 10:17

Arakilgo udazkeneko agendan haurren jolas eguna da biharkoa. 16:00etatik aurrera Etxarrengo Aranburu frontoian haurrendako puzgarriak txokolate-jatea, zirko tailerra, ginkana eta beste izanen dira.

Bestalde, Udazkenak Arakilen gaia duen argazki lehiaketa antolatu du udaleko kultura zerbitzuak. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean despedituko da. Bi sari izanen dira: epaileena (150 euro) eta herritarren bozka bidez aukeratutakoa (50 euro). Oinarriak www.arakil.net web orrian kontsultatu daitezke.

Egitaraua
Azaroak 7, larunbata. Haurren jolas eguna
16:00etan Puzgarriak, txokolate-jatea, zirko tailerra, ginkana… Etxarrengo frontoian.

Azaroak 21, larunbata. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna
19:00etan Con ojos de tortuga, helduendako ipuin kontalaria. Etxarrengo elkartean.

Azaroak 28, larunbata. Egun musikatua
19:00etan Arturo Kanpion abesbatzaren kontzertua, Hiriberriko elizan.
22:00etan Edorrekin musika afaria, Txitera elkartean.

Abenduak 4, ostirala
17:00etan Inside out, Del Reves, Izurdiagako elkartean.