88 sakandar 51. Behobia-Donostian

Guaixe 2015ko aza. 9a, 15:37

Castillejok eta Gomezek irabazitako proban Pellejero eta Txueka izan ziren lehen sakandarrak. Berbinzanako gaztearen heriotzak beltzez tintatu zuen korrikalarien festa. 28.262 korrikalarik hartu zuten irteera eta 27.823k lortu zuten proba bukatzea

Beroa izan zen 51. Behobia Donostia (20 km) lasterketako protagonista. Berotzarrak eragina izan zuen ere parte-hartzean. 33.948 korrikalari zeuden izena emanda eta azkenean 28.262k hartu zuten irteera. Horietatik 27.823k lortu zuten proba bukatzea, tartean 2093 nafarrek.1.200 deskalifikatu egin zituzten eta 172 erretiratu egin behar izan ziren. Antolakuntzak ur hornidura jarri zuen bide guztian barna eta aspertsoreekin ura ere bota zuen, korrikalariak freskatzeko. Tamalez, beltzez jantzi zen beste behin Euskal Herriko lasterketa ezagunena. Proba osatu eta helmugara iritsi bezain pronto ondoezik sentitu eta lurrera erori zen 31 urteko Jose Javier Sueskun nafarra. Ospitalera eraman zuten baina bizia galdu zuen Berbinzanakoak, bihotzekoak jota. Behobia-Donostian gertatzen den laugarren heriotza izan zen igandekoa. Proban 450 korrikalari artatu zituzten eta horietatik 23 eraman zituzten ospitalera, horietako 5 bero kolpeengatik.

Lasterketari dagokionez, pronostikoak bete ziren eta Carles Castillejo (1:01:13) izan zen garailea, Gaintxurizketan erasoa jo eta gero. Bi minutu atera zizkion Jaume Leivari (1:03:34). Juan Carlos Hernandez izan zen hirugarrena (1:04:16) eta Ander Sagarzazu lehen euskalduna, bederatzigarren postuan (1:06:24). Emakumezkoetan Raquel Gomezek eta Paula Mayobrek lehia estua izan zuten baina Gomez gailendu zen (1:13:39). Helmugara iritsi eta lurrera erori zen Don Benitoko korrikalaria. Paula Mayobre (1:14:33) eta Elena Loyo (1:14:53) izan ziren hurrenak. Loyo lehen euskalduna izan zen. Handbikean Joel Jeannot izan zen jaun eta jabe (33:16), gurpildun aulkietan Philippe Le Gouic gialendu zen (55:11), ikusteko ezgaitasuna dutenen mailan, Rafael Ledesma izan zen azkarrena B-1 mailan (1:37:06) eta Oscar Santos B mailan (1:26:16). Bukatzeko, irristalarien Behobia-Donostian Alberto Aleman (37:07) eta Maite Ancin (37:11) gailendu ziren, eta irristalari ezgaituetan Rabi Ouali Kachadane (1:22:39).

Sakandarretan Pellejero eta Txueka azkarrenak
Antolakuntzaren sailkapen ofiziala kontuan hartuta, 88 sakandar aritu ziren Behobia-Donostian, aurreko urtean baino 8 gutxiago. 88 korrikalari horietatik 25 emakumeak ziren. Altsasuarrak izan ziren gehienak, 31, eta etxarriarrak hurrenak, 24. 9 arbizuar aritu ziren, 7 lakuntzar, 7 irurtzundar, 3 arruazuar, bi unanuar eta urdiaindar, iturmendiar, bakaikuar, irintar eta ihabartar bana. Sakandar azkarrenak Aritz Pellejero lakuntzarra (1:17:12, 245. postuan) eta Maitane Txueka arbizuarra (1:35:46, 4.600. postuan) izan ziren. Irristalari altsasuarrak fin ibili ziren Behobia-Donostia irristaketa proban. Asier Amillano 29.a sailkatu zen (41:12).


Sakandarrak 51. Behobia Donostian (20 km)
Gizonak
1.Carles Castillejo (Viladecans): 1:01:13
245 Aritz Pellejero (Lak): 1:17:12
280 Juan Luis Maiza (Etx): 1:17:57
628 Alatz Agirre (Arb): 1:21:50
639 Egoitz Carrion (Irur): 1:21:54
1.060 Mikel Satrustegi (Arru): 1:24:28
1.157 Iraitz Senar (Lak): 1:24:54
1.196 Javier Riezu (Alts): 1:25:05
1.308 Asier Pellejero (Lak) 1:25:40
1.427 Iñaki Azkona (Irur): 1:26:09
1.546 Iñigo Mitxelena (Ihabar): 1:26:42
1.642 Adur Senar (Lak): 1:27:04
1.661 Mikel Lakuntza (Alts): 1:27:09
1.741 David Mutiloa (Irur): 1:27:27
1.807 Jon Arellano (Alts): 1:27:43
1.955 Migel Senar (Lak): 1:28:14
2.224 Jesus Bengoetxea (Alts): 1:29:14
2.416 Imanol Jaka (Etx) 1:29:49
2.496 Ruben Cantero (Alts): 1:30:05
2.631 Juantxo Azurmendi (Alts): 1:30:29
2.656 Gorka Perianez (Alts): 1:30:33
2.727 Kaxi Estarriaga (Etx): 1:30:47
2.851 Santi Agirre (Iturm): 1:31:14
3.964 Luis Flores (Lak): 1:34:11
4.312 Aritz Etxeberria (Alts): 1:35:04
4.382 Alberto del Rio (Alts): 1:35:15
4.761 Imanol Guerrero (Alts): 1:36:09
5.312 Fco. Jose Juango (Irur): 1:37:18
6.423 Joxeja Maiza (Etx): 1:39:32
6.425 Asier Leiza (Arb): 1:39:32
6.496 Iñaki Otxoa de Eribe (Alts): 1:39:39
7.124 Joseba Gorritxo (Etx) 1:40:50
7.314 Pedro Jose Rodriguez (Irañ): 1:41:11
7.667 Alberto Agirre (Alts): 1:41:52
8.553 Angel Tajuelo (Alts): 1:43:34
9.571 Aingeru Azazeta (Alts): 1:45:16
9.741 Iban Verdugo (Etx): 1:45:33
9.837 Egoi Martinez de Esteban (Etx): 1:45:45
10.502 Victor Isturiz (Irur): 1:46:51
10.508 Aitor Mozo (Unanu): 1:46:52
10.769 Eduard Casanovas (Irur): 1:47:16
12.064. Jose Luis Mateos (Alts): 1:49:29
12.257 Migel Chamorro(Alts): 1:49:49
12.600 Migel Angel San Martin (Etx): 1:50:26
13.524 Iban Martin (Arb): 1:52:05
13.578 Koldo Isturiz (Irur): 1:52:12
14.774 Fco. Javier Navarrete (Alts): 1:54:15
14.952 Jose Ignazio Reparaz (Arb): 1:54:33
15.104 Ivan Mazkiaran (Alts): 1:54:51
15.350 Gaizka Diaz de Garaio (Bak): 1:55:18
15.614 Pablo Otxagabia (Arru): 1:55:46
16.818 Javier Cristobal (Alts): 1:57:54
16.819 Martin Hualde (Alts): 1:57:54
16.881 Igor Hernandez (Lak): 1:58:02
17.645 Fernando Igoa (Etx): 1:59:28
19.521 Aitor Bereziartu (Alts) 2:03:11
19.698 Ander Reparaz (Arb): 2:03:31
20.615 Antonio Pascual (Alts): 2:05:41
20.869 Jose Manuel Vilariño (Alts): 2:06:15
24.114 Iñaki Mauleon (Etx): 2:16:37
24.656 Javier Rivero (Alts): 2:19:30
25.608 Joan Migel Flores (Arb): 2:26:32

Emakumeak
100.Raquel Gomez (Don Benito): 1:13:39. Lehen emakumea
4.600 Maitane Txueka (Arb): 1:35:46
6.411 Maite Zabaleta (Etx): 1:39:30
7.094 Maria Goikoetxea Jaka (Etx): 1:40:48
8.039 Erkuden San Martin (Etx) 1:42:34
8.236 Ainara Martin (Arru): 1:42:58
8.327 Marian Ijurra (Arb): 1:43:10
9.842 Raquel Sanchez (Etx): 1:45:45
14.083 Maria Goena (Etx) 1:53:04
15.347 Julene Ansotegi (Etx): 1:55:17
16.827 Isabel Pozueta (Alts): 1:57:54
16.829 Ginesa Lopez (Alts): 1:57:54
16.833 Josune Senar (Etx): 1:57:55
19.705 Belen Mendoza (Alts): 2:03:32
20.785 Jone Pelaez (Alts): 2:06:01
20.787 Marijo Arza (Alts): 2:06:01
21.171 Ixa San Martin (Etx): 2:07:00
23.344 Ana Parache (Etx): 2:13:19
23.853 Mirian Palacios (Arb): 2:15:26
24.129 Margari Zabala (Etx) 2:16:40
24.333 Ihintza Lasa (Etx): 2:17:40
25.053 Amaia Navarrete (Alts) 2:21:48
25.857 Maria Belen Martin (Alts): 2:29:26
25.997 Maria Goikoetxea Arregi (Etx): 2:31:29

Erretiratuta
Mari Gwen Davies (Urd) eta Angelines Lizarraga (Unanu).

Deskalifikatuak
Aritz Munarriz (Etx) eta Joxi Lazkoz (Etx). Antolakuntzaren esanetan, behar baino lehenago ateratzeagatik.

Sakandarrak 51. Behobia Donostia irristaketan (21 km)
1.Alberto Aleman: 37:07
29.Asier Amillano (Alts): 41:12
41 Oskar Zamarron (Alts): 43:15
47 Sergio Marques (Alts): 44:16
95.Cristina Aldeano (Alts): 52:30

*Oharra: Sailkapen hauek ofizialak dira. Gerta daiteke dortsal aldaketengatik beste korrikalari batzuk aritu izana, baina guk sailkapen ofizialeko izenak eta denborak hartu ditugu.