Egiarretak eta Zalduak euren partidak atzeratu zituzten

Guaixe 2015eko azaroaren 10a

Elomendiko Futbol Txapelketa. Lehen fasea. B multzoa. Egiarreta – Bidezarra (atzeratuta) / Eneriz – Zaldua (atzeratuta)

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 8. jardunaldia jokatu da. Egiarreta Bidezarrarekin jokatzekoa zen eta Eneriz Zalduaren kontra, baina talde sakandarrek jokatu beharreko partidak atzeratu egin dira.

Sailkapenean Beriain da liderra (19 puntu), Egiarreta bigarrena (12 puntu), bi partida gutxiagorekin, eta Zaldua seigarrena (6 puntu), bi partida gutxiagorekin. Larunbatean 9. jardunaldia jokatuko da. Elomendi izango du aurkari Egiarretak, larunbatean Elon, eta Izalsaren kontra ariko da Zaldua, Orkoienen, 17:00etan.