La Demandara Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2015ko aza. 11a, 09:35

Igandean, goizeko 6:00etan abiatuko da autobusa. Errioxako ardotegi batean bazkalduko dute mendizaleek

Sakanako Mendizaleak taldeak iganderako irteera antolatu du. La Demandako mendizerrara joko dute mendizale sakandarrek, Burgos, Errioxa eta Soriako mugen artean dagoen mendizerra bikainera. Mendizerra honetako mendirik altuena Errioxan dago, San Lorenzo (2.270 m), eta hurrena Burgosen, San Millan (.132 m). La Demandatik barna ibilbide polita egitea da Sakanako mendizaleen asmoa. Ondoren, bazkaltzera geratuko dira ardotegi batean. Autobusa goizeko 6:00etan abiatuko da Irurtzundik eta Sakanako gainontzeko herrietan egingo du geldialdia, izena ematen duten mendizaleak hartzeko.

Izena emateko
Ondoko telefonora hots egin: 639 11 76 31.