Nafarroako Gazteen lau t´erdia: Nazabal kanpo

Guaixe 2015ko aza. 12a, 08:41

Atzo Nafarroako Gazteen lau t´erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko final zortzirenak itxi ziren. Lekunberrin jokatutako jaialdian, Eskirozek (Zugarralde) 18 eta 8 irabazi zion Canabali (Oberena). Eta Gurreak (Huarte) 18 eta 7 gailendu zitzaion Nazabali (Aldabide). Sakandarra ez da final laurdenetarako sailkatu. Ruiz eta Azkune lesionatuta daudenez, Salaberria eta Cordonek egin dute aurrera.