Urbasako 9 oihan aprobetxamendu enkantean

Guaixe 2015ko aza. 12a, 12:44

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak Urbasa Andia natur parkeko bederatzi oihan aprobetxamenduak enkante bidez saldu nahi ditu. Urbasako 19 tokitako koniferekin lote bat osatu du departamentuak. Pinu gorriak, mendi-pinuak, larizio-pinuak, Douglas-izeiak eta alertzeak osatzen dute lote hori eta harengatik 146.251,25 euro eskatzen dira. Departamentuak ere enkante bidez Urbasan pagoz osatutako zortzi oihan aprobetxamendu saldu nahi ditu. Bost toki ezberdinetan daude lote horiek eta haien balioa 13.158 euro eta 72.632 artean daude. Eskaintzak hilaren 25era arte aurkeztu daitezke.