Bete behar fiskalak ezagutzeko ikastaroa

Guaixe 2015ko aza. 12a, 19:53

Utzuganen, Sakanako garapen zentroan izanen da, Arbizuko Utzubar industrialdean, heldu den asteartean, 10:00etatik 14:00etara.

Cederna-Garalur elkarteak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzaz, Ezagutu zure  bete behar fiskalak eta kontabilitatekoak ikastaroa antolatu du. Oinarrizko ikastaro praktikoa izanen dela argitu digute elkartetik. Tailerra ekintzaileei eta autonomoei zuzenduta dago. Euren jardunaren edo egin asmo dutenaren arabera, partehartzaileek Ogasunarekin dituzten fiskal- eta kontabilitate-betebeharrak ezagutuko dituzte. Baita haiek nola bete ere. Gaiaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izanen dute guztiek.

Izen ematea
948 56 70 10 telefonora hots eginez edo sakana.admon@cederna.es e-postara idatziz.