Beleixe Irratian Metropoli Forala saioa entzungai

Guaixe 2015ko aza. 16a, 08:08
Euskalerria Irratiko esatariak.

Beleixe Irratiak (FM 107,3) Euskalerria Irratiaren goizeko magazinaren berremisioa eginen du gaurtik aurrera.

Sakanako irrati euskalduna da Beleixe, FM-ko dialaren 107,3 sintonizatuz edo www.guaixe.eus web orriaren bidez entzun daitekeena. Gaur egun Sakanako irrati euskaldunak ibarreko albisteen asteko errepasoa egin eta asteburura begira jartzen den saioa du ostiraletan, 9:30etik 10:30era. Haren berremisioak ostiraletan bertan 14:00etan eta 19:00etan entzun litezke uhin edo web bidez. Horretaz aparte, Beleixe Irratiak musika eskaintza anitza aireratzen du egunero.

Bierrik fundazioak kudeatzen du irratia eta momentuz saio propio gehiago sortzeko aukerarik ez du. Hala ere, Beleixe Irratiaren emanaldiak aberastea egoki jo du. Eta, horretarako, lehen-lehenik hiri-buruzagiko Euskalerria Irratira begiratu du. Iruñeko Donibane auzotik euskaraz emititzen duen irratiaren saio batekin aberastuko du bere eskaintza Beleixe Irratiak: Metropoli Forala. Pello Argiñarena eta Juan Kruz Lakastak gidatzen dute goizeko saio hori. Eta Mikel Bujanda eguneko agendaren errepasoa egiteko sartzen da. Iruindarren saioa Sakanan astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 11:00etara, izanen da entzungai, Beleixe Irratian, FM 107,3an edo www.guaixe.eus-en.