Gauzak ongi joan zaizkie Elomendiko Futbol Txapelketan dabiltzan talde sakandarrei. Izalsa taldeari 0 eta 4 irabazi zion Arakilgo Zalduak, eta Elomendiren kontra 0 eta 2 nagusitu zen Egiarreta. Sailkapenean Beriain da liderra (19 puntu), Egiarreta bigarrena, 4 puntura (15 puntu) eta Zaldua laugarrena (9 puntu). Larunbatean atzeratutako partidak jokatuko dira. Egiarretak Bidezarra izango du aurkari Uharte Arakilen eta Enerizen kontra ariko da Zaldua Enerizen, 156:45ean.