II. Nafarroako Lasterketa Solidarioa: Audikana hirugarrena (5 km) eta Berdud 19.a (10 km)

Guaixe 2015ko aza. 17a, 12:15
Francisco Javier Gomez Sakanako Herri Lasterketan.

30 sakandar aritu ziren ANFAS-en alde igandean Iruñean antolatutako lasterketan

Igandean ANFAS-en aldeko II. Nafarroako Lasterketa Solidarioa jokatu zen Iruñean. 5 km-ko proban 539 korrikalari aritu ziren eta 10 km-koan, aldiz, 605. Ekimenean bildutako 18.000 euroak ANFAS-eko proiektuak sustatzera bideratuko dira.
10 km-ko proban Iñaki Sanz (33:27) eta Natalia Jimenez (57:39) izan ziren azkarrenak. Sakandarrei dagokienez, Mikel Berdud altsasuarra 17.a iritsi zen helmugara (36:31) eta Eva Duran altsasuarra izan zen lehen emakume sakandarra, 359.a (51:56). 17 sakandar sailkatu ziren guztira.

5 km-ko proban Aitor Otazu (16:35) eta Izaskun Oses (19:13) izan ziren lehenak. Raul Audikana olaztiarra hirugarrena sailkatu zen (16:43) eta Iraitz Senar lakuntzarra zortzigarrena (17:17). Emakumezkoetan, Sheila Nuñez irurtzundarrai zan zen lehen sakandarra, 55. Postuan (23:44).

Sakandarrak II. Nafarroako Lasterketa Solidarioan (ANFAS)
10 km
Gizonak
1.Iñaki Sanz (Iruñea): 33:27
17.Mikel Berdud (Alts): 36:31
28.Egoitz Carrion (Irur): 37:45
35.Luis Areta (Lak): 38:39
37.Egoitz Aldaz (Olaz): 38:46
49.Fernando Ganuza (Olaz): 39:29
144.Fermin Zornoza (Olaz): 44:08
168.Javier Camuel (Olaz): 45:04
216.Alberto Agirre (Alts): 46:47
275.Unai Gorospe (Alts): 48:56
292.Oscar Hernanez (Irur): 49:11
487.Alejandro Ayala (Alts): 55:29

Emakumeak
97.Alena Koksharova (Tiebas): 42:27
359.Eva Duran (Alts): 51:56
448.Tiscar Duran (Alts): 54:04
494.Erkuden Ayala (Alts): 55:56
495.Maite Duran (Alts): 56:00
524.Ana Parache (Etx): 57:41
527.Margari Zabala (Etx): 57:58

5 km
Gizonak
1.Aitor Otazu (Iruñea): 16:35
3.Raul Audikana (Olaz): 16:43
8.Iraitz Senar (Lak): 17:17
16.Jose Ramon Ramirez (Alts): 17:57
110.Jonathan Manuel Rios (Irur): 25:57

Emakumeak
22.Izaskun Oses (Burlata): 19:13
55.Sheila Nuñez (Irur): 23:44
78.Laura Bergera (Arru): 24:55
91.Eider Carrion (Irur): 25:22
103.Amaia Aristu (Olaz): 25:48
192.Rakel Fernandez (Irur): 28:16
290.Maria Angeles Duran (Olaz): 30:17
291.Maria Jose Lopez (Olaz): 30:19
364.Ana Rosa Ganuza (Olaz): 31:57
535.Crescencia Perez (Irur): 51:15

Gomez bederatzigarrena Ikaztegietan
Igandean Ikaztegietako lasterketa jokatu zen. 76 korrikalari iritsi ziren helmugara, Aitor Etxebeste beasaindarra (33:38) eta Lourdes Colomo zizkurkildarra (38:30) buru zirela. Francisco Javier “Pitxi” Gomez altsasuarra bederatzigarrena iritsi zen helmugara (36:03), Iban Gonzalez urdiaindarra hamahirugarrena (36:51) eta Juan Carlos Gomez altsasuarra hemezortzigarrena (37:38).