Sakandarrak sarituak Nafarroako Triatloi Galan

Guaixe 2015ko aza. 19a, 08:57

2015eko Nafarroako Triatloi eta Duatloi Txapelketetan lan bikaina egiteagatik dominak jaso zituzten

Nafarroako Triatloi Federazioak 2015eko Nafarroako Triatloi Gala antolatu zuen larunbatean Tuteran. 2015eko Nafarroako Triatloi eta Duatloi Txapelketako sariak banatu zituzten, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari Ruben Goñi bertan zela. Sari eta domina horietako batzuk Sakanara etorri ziren. Zehazki, ondoko sakandarrak izan ziren sarituak, aipatu txapelketetan egindako lan bikainarengatik: Sergio Garcia de Eulate Maya, Juan Luis Maiza Begiristain, Ekain Imaz Perez, Iker Mintegi Claver, Hegoi Lakuntza Zelaia, Alain Razkin Andueza, Unai Villalobos Hernaz eta Leire Maiza Razkin. Zorionak!