Maixux eredu!

Guaixe 2015ko aza. 19a, 12:18

Alzheimer gaitza diagnostikatu ziotenean, Maixux Rekalde AFAGI elkartera joan zen laguntza eske, baina bertan ematen zen terapia euskaraz ez zela jakin zuenean, Behatokira jo zuen bere hizkuntza-eskubideak errespeta zitezen eskatzera.

Duintasun bideak bildumaren baitako Gogoan izan izenburuko dokumental berrian euskaraz bizitzeko nahiari irmo eusten dion Maxux Rekalderen istorioa aurkezten du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.

Maixux egunero euskaraz bizitzeko hautua egin duen herritarra da, baina Alzheimer gaitza duela jakin etaAFAGI elkartera terapia bila joaten denean, saioak gaztelaniaz soilik direla ohartzen da. Arreta euskaraz jasotzeko eskubidea urratzen diotenean nahigabea, amorrua, inpotentzia sentitzen du, baina horren guztiaren aurrean errebelatu egiten da euskaraz bizi ahal izateko.