Kimuen Futbol 8 Topaketak

Guaixe 2015ko aza. 20a, 09:21

5. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasun eta Urdiainen

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Kimuen Futbol 8 Topaketen 5. jardunaldia jokatuko da igande goizean Altsasun eta Urdiainen. Aurten Sakanako 9 talde ari dira lehian. Topaketa txapelketa moduan jokatuko da baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa.

Kimuen Futbol 8 Topaketen 5. jardunaldia
Igandean, Altsasun
11:00etan: Sayas – Mediolanum
11:00etan Sutegi – Tipi Tapa
12:00etan: Lagun Artea – Etxarri Aranatz
Atseden: Kaixo
Igandean, Urdiainen
12:00etan: Urdiain – Dantzaleku