Abenduaren 20ko beste hauteskundeak

Lizarragabengoan eta Zuhatzun kontzejua aukeratzeko hauteskundeak izanen dira ere.

Abenduaren 20ko hauteskunde orokorrekin batera, Nafarroako 13 herri eta 44 kontzejutan udal eta kontzeju hauteskundeak izanen dira. Herri eta kontzeju horietan maiatzean ez zen hauteskunderik izan, inor ez zelako aurkeztu. Astelehenean despeditu zen abenduaren 20ko udal eta kontzeju hauteskunde hauetarako hautagaitzak aurkezteko epea, eta Nafarroako 13 herri eta 44 kontzejutan aurkeztu ziren hautagaitzak. Tartean daude Lizarragabengoa eta Arakilgo Zuhatzu. Lizarragabengoan Altxorrotx taldea aurkeztuko da hauteskundeetara, Jose Manuel Garmendia Lakuntza buru dela. Bestalde, Juan Pedro Arregui Sarasa izanen da Zuhatzuko Independenteen buru.

Nafarroako beste 11 udal eta 58 kontzejutan atzera ere ez da hautagaitzarik aurkeztu. Horrela, Nafarroako Gobernuak herri horiek gobernatzeko kudeaketa batzordea izendatu beharko du.