Helduendako ipuin kontalaria

Guaixe 2015ko aza. 20a, 09:47

Larunbatean, 19:00etan Etxarrengo elkartean.



Trokolo antzerki taldeko Isabel Aisa Etxarrenera etorriko da bihar. Con ojos de tortuga ipuin kontaketa eskainiko du. Garai batean eder ikusten zena begiak itxi eta zabaltzearekin gris ilun ikusten da. Gizon-emakume bikoteak dituzten ipuinak dira “hain emakumezkoa” den kontakizun umoretsu horretako protagonistak. Arakilgo udazkeneko kultur agendaren barruan dago ekitaldia. Udalak Xaniturri emakume taldearen laguntzaz antolatu du.